Hemeretzi Musika Eskolako akordeoilariak elkartuko dira gaur Hernanin

Kronika - Erredakzioa 2011ko api. 16a, 02:00

Egun osoko topaketa izango da, eta ekitaldi garrantzitsuena eguerdikoa da: 13:00etan kontzertu nagusia eskainiko dute Atsegindegin, `Jaso dezagun hiri bat´ abestiaren bueltan.

300dik gora akordeoilari elkartuko dira gaur Her­na­nin, Akordeoi Topaketaren 8ga­rren edizioan. Hernaniko Musika Eskolak hartu du aurten erreleboa, eta he­me­retzi Musika Eskolen arteko topaketa antolatu du: Usu­r­bil, Lezo, Burlada, To­losa, Iruña, Donostia, Ber­gara, Mendaro, Eibar, Mu­triku, Elgoibar, Andoain, Le­gazpi, Azpeitia, Lakuntza, Irun, Loatzo eta Hernani­koak.

Kontzerturako abestia Joxan Goikoetxeak eta Juan Gartziak egokitu dute
Festa eguna goizeko 10:00­etan hasiko dute, akor­deoilariei ongi etorria eginez. Ondoren, eguneko ekitaldi nagusirako entsaioa egingo dute. Eta segidan izango da kontzertu nagusia: Jaso dezagun hiri bat. Kontzertu guztia abesti horren bueltan izango da. 45 minutu irauten ditu abes­tiak, eta Joxan Goikoetxeak egokitu du partitura akor­deoiarekin jo ahal izateko. Abestiaren letra berriz, Juan Gartziak itzuli du euskerara. Kon­tzertu bukaeran beste hainbat abesti ere inter­pretatuko dituzte. Emanaldia Atsegin­degin izango da, eguerdiko 13:00etatik aurrera. Eguneko ekitaldi nagusia amaituta, luncha izango dute akordeoilariek, arratsalderako indarrak berreskuratzeko. On­doren, 17:00etan kalejira egin­go dute, eta 18:00etan erromeria.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!