Karbonerak bost urte betetzen ditu aste honetan eta urteurrena ospatzeko, ekintza ezberdinak ari dira izaten ostegunetik. Ostegunean, hain zuzen, Haurren Eguna antolatu zuten eta kalejirarekin giroa berotu ondoren, antzerkiaz eta jolasez gozatzeko aukera izan zuten umeek. Jolasak bukatuta, merendola ederra izan zuten zain Karboera kanpoan. Atzo berriz, festa tematikoa izan zen. Mexikarrez eta reggaetoneroz jantzita, rantxera eta reggaetonaren arteko norgehiagoka musikala egin zuten, besteak beste. Urteurren ospakizuna gaur bukatuko da eta behar bezala bukatzeko, kontzertuak eta Dj-ak izango dira protagonista. Arratsaldeko 18:00etatik aurrera izango da hori eta 04:00ak arte luzatuko da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!