Aldaketak hasi dira

Kronika - Erredakzioa 2011ko api. 16a, 02:00

Azken momentuan hala erabakita, trafiko aldaketak egiten atzo hasi zen Udala, eta hiru kale zentzuz aldatu ditu dagoeneko.

Atzo hasi zituen Udalak trafikoa aldatzeko lanak. Hiru kale norabidez aldatu ditu dagoeneko: Montebideo, Florida eta Oriamendi kaleak. Montebideo kalea zentzu bakarrekoa izango da, Sagastialdetik Lidleko bidegurutzeraino. Florida kalea ere, zentzu bakarrekoa izango da, Zinkoeneatik Lidleraino, beherako norabidean. Azkenik, Oria­mendi kalearen norabidea ere aldatu dute, (kale txiki bat da, Antziola kalearen paraleloa da, Latsunbe aldera); orain igo beharrean jaitsi egiten da. Gainerako aldaketak egingo dira: apirilak 18, 19 eta 21ean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!