Gazta probaketak Aste Santuan, Sagardoetxean

Kronika - Erredakzioa 2011ko api. 20a, 02:00

Sagardo museoa ikusi, eta handik sagardotegira bazkal­tzera. Hori da Astigarragako Sagardoetxeak eskaintzen duena, Aste Santuko oporretan. Aurten, museoan bertan gaztarik onenak probatzeko aukera izango da: Idiazabal, Erronkari eta Iratikoak. Bisitak 5 euro balio ditu, eta aukera polita jartzen dute: museoa ikusi, sagardoa eta likoreak probatu, eta gazta probatu. Ordutegiak: -Apirilak 21-25: 11:00-14:00 / 16:30-20:00 -Apirilak 26-30: 11:00-13:30 / 16:00-19:30 Informazio gehiago, www.sagardun.com.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!