Trafikoan aldaketak apirilaren 21ean egingo dira

Kronika - Erredakzioa 2011ko api. 15a, 02:00

ostegun Santu egunean, apirilaren 21ean, egingo ditu Udalak aldaketak Hernaniko Trafikoan. Egingo diren aldeketen artean, adierazi du, orain arte Montevideo kaleko aldaketari buruz esandakoa ez dela zuzena izan. Datorren ostegunetik aurrera, Montevideo kalea zentzu bakarrekoa izango da, Sagastialdetik Karmelo Labakako errotondara.

Azken asteetako obrengatik, barkamena
Azken asteetan Hernanin egokitzapen lanak egiten ari dira, trafikoan aldaketak gauzatu ahal izateko. Udalak, Kronikara bidalitako prentsa oharrean barkamena eskatu die herritarrei obrek azken aste hauetan eragin dituzten eragozpenengatik: «trafiko aldaketaren obrak, bariantea zabal­tzeko lanak, tuberiak alda­tzeko lanak... egin beharreko lanak pilatu egin zaizkigu azken egunotan eta herri barruan mugitzea zailagoa izan da. Hortaz, eragozpenengatik barkamena eskatu eta erakutsitako pazientzia eskertu nahi diegu herritarrei». Adierazi dutenez, egun gutxiren barruan lanak bukatuta eta aldaketak mar­txan egongo dira. Eta espero dute herritarrak aldaketatera ondo egokitzea eta onurak nabaritzen hastea.

Mugikortasun Planak bi puntu erabakigarri ditu
Hernaniko Mugikortasun Pla­nak bi puntu edo gune ga­­rrantzitsu ditu. Batetik, Txantxillako errotonda be­rria, dagoeneko bukatua dagoena. Bestetik, `Papelera del Norte´ inguruan, trenbidearen azpitik eraikitzea aurreikusten den errepide berria. Udalak azaldu duenez, nahiz eta bat egina ez egon, Txantxillako errotonda irekitzeak, eta aldemenean egingo den bide berriak, aldeketen helburuen %80tik gora ahalbidetuko du.

Nafarroa, Izpizua eta Biterin, aparkaleku berriak
Aldaketekin batera, Nafarroa, Izpizua eta Biteri kaleetan aparkaleku berriak egokituko dituztela azaldu dute. Iz­pi­zuan gune urdina izango da; eta Nafarroa eta Biterin be­rriz, gune gorria izango da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!