«Ingurumenaren alde egiten jarraituko dugu, hondakinak sailkatuta jasotzearen alde»

Kronika - Erredakzioa 2011ko api. 14a, 02:00

Ezker Batua Berdeak izango da Hernaniko Euskal Ez­ker Federalista ordezkatu duen alderdi bakarra 2011ko hauteskundeetan. Euskal Herriak erabakitzeko duen eskubidea defendatuko dute, Errepu­blika Federala de­fen­datuko dute, eta Auto­de­ter­minazio eskubidea aldarrik­atuko dute, hala azaldu dute Kronikara bidalitako prentsa oharrean.
Guzti horren ordezkaria edo zerrendaburua Beatriz Fernandino izango da, maia­tzaren 22ko hauteskundeetan. Zerrendan, beste hiru alderdikide izango ditu la­gun: bigarren zerrendaburua, Txema Mercado da, hi­rugarrena Jesus Uzkudun, eta azkena Marcelo Usabia­ga. Hernaniko Ezker Batua Berdeak alderdiak ezagutarazi duenez, hauteskundeetan Udal­ean duten zinegotzia berdintzea edo ordezkaritza hobet­zea espero dute».

«Gizartearen kohesioa
eta elkarbizitza
garantizatuko ditugu»

Ezker Batua Berdeak alderdiak azaldu du Hernaniko gizartearen kohesioa eta elkarbizitza garantizatuko dituela Udalean: «solidaritatea eta berdintasuna izango dira hori lortzeko bidea. Sentsibilitate guztiak errespetatzen ditugu, eta batzuei horrenbeste gustatzen zaien alderdien arteko lehia oztopatuko dugu».

«Osasuna eta ingurumena babesten jarraituko dugu»
Alderdiak azpimarratu duenez, orain arte bezala, osasuna eta ingurumena babesten jarraituko dute: «Erraus­tegiaren aurrean, hondakinak sailkatuta jasotzearen alde egingo dugu, birzikla­tzearen edo berrerabiltzearen alde. Soinuen kontrola eta industrien emisioen kontrola gogortuko ditugu baita ere. Eta taldeko garraioa, eta auzoen eta indutriguneen mugikortasuna ere bultzatuko ditugu».

Hizkuntzaren
normalizazioa babestu,
eta lana sortu

Ezker Batua Berdeak alderdiak gaineratu duenez, hizkuntzaren normalizazioaren alde ere egingo dute, honi babesa emanez. Horrez gain, krisi garaia den honetan, lana sortzearen aldeko lana ere egingo dutela adierazi dute. Azkenik, jarrera higienikoak eta gizalegezkoak bilatuko dituzten kanpainak jarriko dituztela martxan esplikatu dute.

«Terrorismoa baztertzen duten alderdiak legalak izatea babesten dugu»

Bukatzeko, adierazi dute terrorismoa baztertzen duten aukera politiko guztiek hauteskundeetan egoteko eskubidea dutela. Gainera, jaioterria kontuan izan gabe, erroldatutako bizilagunek bozkatzeko duten eskubidea ere aldarrikatzen dute.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!