Bardulia, Mañel Aizpurua hernaniarraren taldea mailaz jaitsi zen joan den asteburuan, Sabadellen, eta hemendik aurrera 1go Dibisioan jokatuko du. Aizpuruak honako emaitzak lortu zituen: 100m bizkar estiloan, 57.10; 100m librean, 50.37; eta 200m librean, 1:50.71. Olatz Altunak, berriz, 2garren Dibisioan segiko du datorren urtean ere, Fortuna CD taldearekin. Hirugarren gelditu ziren eta postu bategatik ez dira lehen mailara igo. Altunaren emaitzak: 50m tximeleta estiloan, 29.67; eta 50m librean, 26.07.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!