Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Gazte Asanbladak Dezibelio Matxinada antolatu du, eta hiru egunez, kontzertuak izango dira Hernanin. Gaurkoan Ania hernaniarra eta Meren kantautore bilbotarra entzuteko aukera izango da; 22:00etan, Kontrakantxan. Bihar, Plan B, Messum Dovma, BH Roja eta Mitosiak joko dute, ordu berean. Eta azkenik, larunbatean, Ratas del lokal, Oi Dek Oi, Pandemia, Trifulka eta Dj Iwan taldeek joko dute, 21:00etan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!