Beste behin, sekulako babesa!

Kronika - Erredakzioa 2011ko api. 14a, 02:00

Ez zirudien asteazken goizaldeko 04:00ak pasatsu zirenik. Hernaniko ume, gazte zein helduak kalera atera ziren, batzuk esnatu berri, besteak lorik egin gabe, guztiak Korrikari ongi etorria egitera. Babesa, beste behin, izugarria izan zen. Ehundaka korrikalarik egin zuten bat, euskararen alde, lekukoaren atzetik.
Goizaldeko 04:25etan iri­tsi zen Korrika Martindegira, eta bertan hartu zuen lekukoa aurreneko hernaniarrak. 30 taldek eraman zuten ondoren, eta atzetik izan ziren gainontzeko hernaniarrak. Herriko kale gehienak zeharkatu zituen ia ordubetean, eta 05:10etan hartu zuen Urnietarako bidea.

Omenaldia, iritsi aurretik

Korrika iritsi aurretik, Ikas­tolen sorreran parte hartutako hernaniarrak omendu zituzten, Zinkoenean. Bertan bildu ziren orduko irakasle, ikasle, guraso, eta senitartekoak.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!