Kalejira, antzerkia, ginkana eta txokolatada haurren egunean, gaur Karboneran

Kronika - Erredakzioa 2011ko api. 14a, 02:00

KARBONERAK  bost urte betetzen ditu aste honetan, eta urteurrena ospatzeko hiru eguneko egitaraua prestatu dute.
Ospakizunetako lehenengo eguna gaurkoa da, haurrei bereziki zuzendutakoa. Festa arratsaldeko 16:30etan  hasiko da, gaztetxoenekin egingo duten kalejirarekin. Ordu­bete geroago umeentzako an­tzerkia antolatu dute, Plaza Berrin; eta ondoren jolasak izango dira. Merendolarekin bukatuko dute eguna, Karbo­nera kanpoan (txarra egingo balu, Gunean).

Mexikori buruzko festa eta kontzertuak, bi egunetan
Biharko, Mexikori buruzko festa tematikoa antolatu dute. Arratsaldeko 18:00ak aldera mexikarrez edo regga­etoneroz jantzita Karbo­nerar­a azaltzeko deia egin dute, eta festa 18:30etan hasiko da. Festan rantxera eta reggaetonaren arteko norgehiagoka musikala egongo da; eta bertako janaria merke merke dastatzeko aukera ere izango da.
Azkeneko egunean, la­runbatean, kontzertuak eta djak izango dira protagonista. Arratsaldeko 18:00etatik aurrera hasiko dira kon­tzertuak. Eta gauerditik aurrera, 00:00etatik aurrera, DJak arduratuko dira musika jartzeaz. Festa goizeko 04:00ak arte luzatzea aurreikusten dute.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!