Hernaniko Gazte Asanbladak Dezibelio Matxinada antolatu du apirilerako. Izenak berak dioen moduan, dezibelioak ez dira faltako bihar hasi, eta kontzertuak izango diren hiru egunetan. Egun lasaiena biharkoa izango da, Hernaniko Ania eta Bilboko Meren kantautoreek eskainiko baitute kontzertua. 22:00etan hasiko da emanaldia, Gaztetxean.
Ostiral eta larunbatean, zortzi kontzertu guztira
Ostiral eta larunbat gauean izango dira kontzertu nagusiak. Etzi Donostialdeko Plan B, Ondarruko Messum Dovma eta Mitosia, eta Hernaniko BH Roja taldeek joko dute, gaztetxean baita ere, ordu berean. Larunbateko kontzertuak berriz, ordubete lehenago izango dira, guztiak talde hernaniarrenak: Ratas del lokal, Oi dek oi, Pandemia, Trifulka eta Dj Iwan.