Sergio Romanek CD Hernaniren marka hobetu zuen 7 milesimatan, Eibarren

Kronika - Erredakzioa 2011ko api. 13a, 02:00

JOAN den asteburua bikaina izan da Hernaniko korrikalarientzat, lasterketa ezberdinetan, emaitza oso onak lortu baitzituzten. Batetik, Sergio Roman izan zen asteburuko protagonista. Eibarko Unbeko pistetan CD Hernaniren marka hobetu zuen, 5.000 metrotan. Au­r­re­ko marka Evaristo Gon­zalek zuen, 15´15.00ko denbora eginda; eta Ro­manek 15´14.93koa egin zuen. Arcco-ko karreran Eduar­do Gallego hernaniarrak 3ga­rren egin zuen. Honda­rri­biko Trailean Sergio Uzku­dun izan zen lehenengo hernaniarra: 19 garren postuan helmugaratu zen 2´40ko denbora eginda.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!