Preso sozialei buruz ariko dira gaurko hitzaldian, Gaztetxean

Kronika - Erredakzioa 2011ko api. 13a, 02:00

ikatza Kolektiboak erre­presioa eta kartzelari buruzko jardunaldiak antolatu ditu apirilean zehar. Bost hitzaldi antolatu ditu guztira: bi izan dira dagoeneko, eta hirugarrena gaur da, Preso sozialak izenekoa. Anto­latzaileek diote «Estatuak kapitalismoaren beso armatuak» direla, eta «mekanismo errepresiboak» erabiltzen dituztela, gizartea erasotu eta aurkako adierazpen guztiak gogor kolpatzeko. Adierazi dutenez, jardunaldi hauen helburua izaera politiko honetan zentratzea da «hau da, azaltzea Estatuak kartzela eta errepresioa nola erabiltzen dituen helburu politikoak lortzeko».

`Preso sozialak´ hiltzaldia, Arrats elkartearen eskutik
Bost hitzaldietan errepresioaren aurpegi ezberdinak aztertuko dituztela azpimarratu dute. Gaurkoan esaterako, Arrats Elkarteko kideak ariko dira preso sozialen inguruan. Ikatza elkartekoek diotenez, preso ugari daude kartzeletan, preso politiko bezala definitzen ez diren arren, errepresioa jasaten dutenak; eta hori izango dute aztergai gaurkoan. Hitzaldia 19:30etan hasiko da, Gaztetxean.

Zubietako Makroespetxea eta Euskal Preso Politikoak, hurrengo hitzaldiak
Jardunaldietako beste bi hi­tzaldiak ondorengoak izango dira: Zubietako Makroespetxea eta Euskal Preso Politikoen kolektiboak. Aurrenekoa hilaren 20an izango da, eta bestea 28an. Biak 19:30etan, Gaztetxean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!