Apirilaren 30ean Senda Vivara irteera antolatu du Gazte Txokoak, Kale Hezitzaileekin batera. Arguedasen dago Senda Viva, Bardeen ondo-ondoan, eta leku ikusgarria da. Izena emateko epea zabalik dago oraindik, baina berehala itxiko dute. Prezioa, 20 euro. Apuntatzeko, Gazte Txokoan edo Kale Hezitzaileen bulegoan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!