Oskar Lazkano-Mañel Ruiz eta Iñaki Gurrutxaga-Iñaki Kerejeta neurtuko dira gaur, bigarren mailako finalean, Euskal Herriko Txapelketan. Finala Oiartzunen jokatuko da, 16:00etan.
Paleta goman, Euskal Herriko VII. Txapelketako finalak jokatuko dira gaur, Oiartzunen, eta bertan izango dira Hernaniko bi bikote. Elkarren aurka ariko dira, gainera. Bigarren mailako finala izango da hori. Hain zuzen, Oskar Lazkano eta Mañel Ruiz, eta Iñaki Gurrutxaga eta Iñaki Kerejeta neurtuko dira. Finala Oiartzungo Madalensoro pelotalekuan jokatuko da arratsaldeko 16:00etan.
Txapelketa hori, federatu gabeko txapelketen artean garrantzitsuenetakoa da eta maila oso altua izan ohi da urtero. Mutiletan 3 maila daude eta nesketan bat. Guztira 75 bikotek hartu ohi dute parte, aurten bezala.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!