Arraina tupperrean etxera eramateko moduan dira hernaniarrak

Kronika - Erredakzioa 2011ko api. 12a, 02:00

hernaniar gehienek etxean dituzte atzo banatutako tu­pperrak. Atzo banatu zituzten plazan Kutxako, Udaleko eta Berriakeko arduradenek, eta helburua da, arraina edo harragia erosten denean, etxetik eramandako tupper edo ontzia erabiltzea. Bat banatu zuten bizilagun bakoitzeko, eta bonoa ez zutenek, jasotzeko, etxeko helbidea esatearekin nahikoa izan zuten. Atzokoan tupperra jaso­tzerik izan ez zutenek, ostegunean dute berriz ere aukera, 17:00etatik 19:00etara. Kapainak 6 hilabete inguru iraungo du, eta hilero 30 eu­roko bonoak zozketatuko ditu kanpainako arraindegi bakoitzak, tupperra erabili duten bezeroen artean: Mari Fe, Amaia, Otaegi, Zulaika, Itxas­pe, Super BM, Eroski, Hernani Mariskoak eta Jaione Konjelatuak.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!