Desjabetzeak sinatzeko deialdia gaur, Gobernu Subdelegaritzan

Kronika - Erredakzioa 2011ko api. 12a, 02:00

AHTarengatik desjabetzeak jasango dituzten hernaniarrek hitzordua dute gaur, goizeko 09:00etan, Gobernu Subdelegaritzan, Abiadura Haundiko Trenaren inguruko expropiazioak sinatzeko. Hernaniko Alkatea ere dei­tu dute bertara, eta Kro­nikara bi­dalitako prentsa oharrean azaldu duenez, desjabetze prozedura bertan behera uzteko es­ka­tuko du: «prozesu honetan hainbat irregulartsaun izan dira, eta horiek prozedura baliogabetzea eragin beharko lukete. Udalak alegazio sorta bat aurkeztu zuen, eta ez du erantzunik jaso. Horrez gain, desjabetu nahi dituzten lur batzuk ez di­tuz­te AHT egiteko erabiliko».
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!