Arau Subsidiarioak onartu dira, behin betiko

Kronika - Erredakzioa 2011ko api. 12a, 02:00

ARAU Subsidiarioen Berri­kuspenaren Testu Bateratua onartu zuen atzo Plenoak, behin betiko, Gobernu Tal­dearen eta Ezker Batuaren aldeko botuekin. PSOE, PNV, Alkarbide eta PPk aur­ka bozkatu zuten. Marian Beitialarrangoitia Alkateak Plenoan azaldu zuenez, atzokoa egun haundia izan zen hernaniarren­tzat, batetik testua onartu zelako, eta bestetik, Eusko Jaurlaritzak baldintza askorik gabe onartu duelako: «lau urteetan jira eta bira ibili den gaia da Arau Subsi­diarioena. Denbora guzti honetan teknikariak, lan metodologia, eta beste hainbat aspektu kritikatu dira, baina denbora pasa da, eta lan hori guztia garaiz egitea lortu da. Teknikariei ere egindako lana eskertu nahi diet, denboraren barruan, eta xuxen egin dutelako».
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!