Trafiko aldaketak azaltzeko batzarra, asteazkenean

Kronika - Erredakzioa 2011ko api. 11a, 02:00

MUGIKORTASUN Plan be­rria martxan jarriko du Uda­lak laster, Hernanin, «herria bizileku egoki bilakatzeko eta hernaniarron bizi-kalitatea hobetzeko». Horretarako, herriko trafikoan hainbat aldaketa egingo dira, eta aldaketa horien berri emateko batzarra antolatu du Udalak. Batzarra asteazkenean izango da, 19:30etan Biterin. Batzarrean izango dira, Marian Beitialarran­goi­tia alkatea, Unai Erroitzenea Zerbitzu Publikoetako zinegotzia eta Endara enpresako ordezkari bat. Enpresa ho­rrek egin du Mugikortasun Plana.

Aldaketen zergatiak
azaltzea eta zalantzak
argitzea, helburu

Udalak jakinarazi duenez, bileraren helburua da herritarrei informazioa ematea, aldaketak azaltzea, zergatiak plazaratzea eta egon daitezkeen zalantzak argitzea. Egun gutxi barru egingo diren aldaketek, lehenengo egunetan eragozpenen bat sortu dezaketeela badaki Udalak, baina herritarrek berehala nabarituko dituztela onurak eta epe luzera oso mesedegarriak izango direla nabarmendu du: «izan ere, aldaketa horiekin trafikoa egoki antolatu eta pasokoa dena herri gunetik ateratzea lortu nahi dugu eta oinezkoei, bizikletei eta garraio publikoari lehentasuna eman».
Apustuaren garrantzia ikusita, Udalak interesa duten herritar guztiei batzarrean parte hartzeko dei egiten die, nahasmenak saihestu eta zalantzak argitzeko.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!