Tipi-tapa, tipi-tapa, Korrika badator Hernanira. Asteazkenean, goizeko 04:00etan iritsiko da, hain zuzen, eta girotzen joateko hainbat ekintza izango dira bi egunotan. Gaur esaterako, Suzko lilia poesia emanaldia izango da 19:30etan Kontrakantxan. Horrez gain, aurreko urteetako Korrikako argazkiak ikusteko aukera dago bertan.
Bihar, berriz, haur Korrika, Korrika gaztea eta Korrika txikia egingo dira egunean zehar. Eta gauean, Korrikari esna itxaroteko, afaria eta gaubela antolatu dituzte Kontrakantxan.
Kilometroa erosi dutenekin bilera, gaur
Asteazkenerako, guztia prest izateko, AEKk bilera antolatu du gaur, Hernanin kilometroa erosi dutenekin. Bertan, besteak beste, ibilbidea zehaztuko dute, petoak banatu... AEKn izango da (Larramendi 11) 16:30etan.