Aurreneko izokia, 5,70 kilokoa

Kronika - Erredakzioa 2011ko api. 10a, 02:00

JOAN den larunbatean sartu zen aurreneko izokia Urumean, Diputazioak izokiak harrapa­tzeko duen tokian, eta 5,70 kiloko pisua eta 80 zentimetroko lu­zeera zuen. Dipu­tazioko arduradunek kontrola egin ondoren, ibaian askatu zuten berriz ere, bere ugalketa zikloa bete dezan. Diputazioko Landa Ingu­ru­menaren Garapeneko de­par­ta­mentuak 1993tik du izokiak kon­­­­trolatzeko toki bat Her­na­nin, eta martxan jarri zutenetik 1.000 izo­ki baino gehiago kontrolatu di­tuz­te. Azaldu dutenez, jarraipen ho­­­ni esker, Uru­mea­ko izoki po­pulazioaren ezaugarriei bu­ruz­­ko informazio ugari bildu dute.

Izoki gehienak udazkenean sartzen dira
Izokiak maiatzean hasten dira Urumean sartzen, eta abendura bitarte luzatzen da epe hori. Diputaziotik adierazi dutenez, izoki gehienak udazkenean sartzen dira, baina udaberria eta uda hasieran ere izaten da izoki sarrera bat. Normalean, sa­rrera egiteko ibaiak dexenteko ur-emaria izan behar du.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!