HOGEITA lau partehartzailek hasi zuten Patagoniako abentura aurten, eta momentuz zortzi dira programan jarraitzen dutenak; tartean Inma hernaniarra. Kronikari azaldu dioenez, ez zuen sekula pentsatu horraino iritsiko zenik: «nire hasierako helburua aurrenekoa ez ateratzea izan zen. Behin han, ez nuen bigarren kanporatua izan nahi... eta pixkanaka pixkanaka lehiakideak kanporatzen joan ziren, eta nik bertan jarraitzen nuen. Joan aurretik sekula ez nuen pentsatu horraino iritsiko nintzenik, eta gutxiago nire taldeki guztien botua nuela jakin nuenean».
«Ekipo guztiarekin gaizki konpontzea izan da zailena»
Orain arte abentura bukatu eta hitz egin dutenek, Patagoniako momentu zailenak hotza eta gosearekin lotu dituzte, Inmak izan ezik: «niretzat okerrena, ekipo guztiarekin gaizki eramatea izan zen. Niri, pertsonalki, goseak eta hotzak ez zidan kalte gehiegirik egin; kalte haundiagoa egin zidan nire taldekideek inongo arrazoirik gabe baztertuta uzteak... kontuan izan behar da Patagonian taldekideak bakarrik dituzula ondoan».
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!