Hernani taldeko jubenilak Estatuko Gazte Txapelketa ari dira jokatzen eta atzo, 10-29 irabazi zioten Jaeni, bigarren faseko lehenengo partidua. Hernaniarrak dominatzen hasi ziren eta lehenengo 20 minututan 2 entsaio egin zituzten: Iñaki Leonet eta Unai Becerrak.
Partidua Jaenen jokatu zuten eta hori nabaritu zen. Bertako taldea animatzera jende asko hurbildu zen. Animoek eragina izan zuten aurkariengan eta entsaio bat egitea lortu zuten. Hernanik ordea, ondo erantzun zuen, eta bigarren zatian, hirugarren entsaio bat lortu zuen aurreko jokoarekin. Ekhi Aranburuk egin zuen entsaioa.
Horren aurrean, Jaen ez zegoen etsitzeko prest, gutxiago bere zelaian, eta bigarren entsaioa lortu zuen. Hala ere, ez zen nahikoa izan Hernani gelditzeko eta partidua bukatzear zela, Mikel Zabaletak laugarren entsaioa egin zuen, joko irekian. Beraz, 5 puntu lortuta, Hernanik txapelketan aurrera jarraitzen du.
Finalerdietara
pasatzeko aukera
Hernaniri orain, 3 partidu geratzen zaizkio hurrengo fasera pasatzeko, hau da, finalerdietara, eta sailkatzeko aukera haundiak dituela uste du. Hurrengo partidua maiatzaren 8an jokatuko du Landaren. Getaferen aurka izango da, Madrilgo txapeldunaren aurka.