Ez Hernani, ez Berio. Bi taldeak, bata besteari ezin nagusitu ibili ziren atzo. Eta partiduaren islada izan zen emaitza: 0-0. Berdinketa horrekin puntu bat lortu dute txuri-berdeek eta lidertzan jarraitzen dute, oraingoz. Real Unionek gaur Tolosaren aurka lortzen duen emaitzaren arabera eutsiko diote lehen postu horri, edo ez; izan ere, puntutan berdinduta zeuden atzora arte.
Hernani denboraldiko azken txanpa ari da jokatzen eta hirugarren mailarako igoera lortzeko aukera haundia dauka. Datozen partiduak irabazteak berebiziko garrantzia du. Hurrengoa Ordiziaren aurka jokatuko du; azkenaren aurka.