Arbitroa protagonista eta Yonek porrota

Kronika - Erredakzioa 2011ko api. 11a, 02:00

Yone Boutiquek 3-5 galdu zuen larunbatean Tolargiren aurka eta hernaniarrek azaldu dutenez, «arbitroak zerikusi haundia izan zuen emaitzan, azken aldiko partiduetan gertatzen ari den bezala». Partidua, aurkariek eskuz sartutako gol batekin hasi zutela nabarmendu dute eta bi jokalari gutxiagorekin bukatu, besteak beste, gaizki pitatutako faltak tarteko.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!