Txikien dantza saioen ondoren, ekitaldi nagusia gaur

Kronika - Erredakzioa 2011ko api. 10a, 02:00

Euskal Herri osotik etorritako dantzariak izango dira gaur Hernanin. Ohi bezala, denek batera, Ikurriñaren Dantza egingo dute 13:30etan Plazan.

Hernaniko Dantzari Festa atzo hasi zen. Gipuzkoako 6 dantza taldetako dantzari txikiak izan ziren protagonista, Hernaniko Ttarla dantza taldekoak, besteak beste. Goiz eta arratsalde partean herriko kaleak girotu zituzten euren dantza saioei esker. Eta gaur, festak jarraipena izango du ekitaldi nagusiarekin. Euskal Herri osotik etorritako dantzariak izango dira Her­nanin: Gipuzkoatik, Ttarla, Es­ko­la, Goizaldi, Trebeska, Ar­kaitz, Egoipar Meaka eta Ke­men; Arabatik, Adurtza; Biz­­kai­tik, Arrizkugarri; Nafa­rroa Ga­­rai­tik, Amaiur; Nafarroa Behe­ra­tik, Garaztarrak; Lapur­di­tik, Begiraleak eta Mutxiko; eta Zu­beroatik, Muskildi. Goize­ko 11:00e­tan kalejiran ibiliko dira he­rriko kaleetan barrena eta on­doren, dantza ekitaldiak eskainiko dituzte auzo ezberdinetan. Osiñaga auzoan esaterako, Ara­ba­ko Adurtza taldearen emanaldiaz gozatzeko aukera izango da, 11:45etan, Borda Berriko atarian. Ondoren, ohi bezala, denek batera Ikurriñaren Dantza dan­tzatuko dute 13:30etan, Pla­­zan. Arratsaldeko 18:00e­tan, Erro­me­­ria izango da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!