Hernaniko 4 abesbatza elkartu ziren atzo Atsegindegin, Koruen Egunean. Leporaino bete zen Atsegindegi, Hernaniko ahotsik arituenak entzutera. Denak batera inoiz kantatu gabeak ziren lau abesbatzak: Kantuz, Ozenki, Goiz Eguzki, eta Musika Eskolako Abesbatza. Atzo, indarrez kantatu zuten, eta puska baterako badugu Hernanin, herria zeinek girotua. Koru bakoitzak bakarka kantatu zituen lehen kantak, eta bukaera elkarrekin eman zioten. Inor kanturako gogoz bada, ez du aukera faltarik, behintzat, Hernanin.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!