HERNANIKO Amuarrain Arrantza Txapelketa antolatu du Txantxangorri elkarteak datorren astebururako. Txapelketa honek tradizio haundia du Hernanin, antolatzen den 41garren edizioa izateaz gain, jende ugarik hartzen duelako parte. Elkartetik jakinarazi dutenez, aurtengo edizioa ere irekia izango da, hau da, nahi duen guztiak izango du parte hartzeko aukera, gazte zein helduek.
Izen-ematea, Txantxangorrin
Txapelketan parte hartu nahi dutenek aste hau dute izena emateko. Horretarako Txantxangorri elkartetik pasa behar dute, eta bertan dagoen tabloian jarri behar dute bere izena.
Arrantza egiteko guneak zein izango diren berriz, egunean bertan jakinaraziko zaie arrantzaleei. Horretarako, txapelketa hasi aurretik, hitzordua egin dute: goizeko 08:30etan geratu dira Txantxangorri elkarte aurrean.
Amuarrainak botako
dituzte, aldez aurretik
Gazteek arrantza egiteko erraztasuna izan dezaten, txapelketa aurreko egunetan amuarrainak botako dituzte Urumeara. Hala, txapelketa egunean botatako gune horietan egin beharko dute gazteek arrantza.