«Fisikoki ez dut nire mugarik gainditu, baina psikologikoki limitean egon naiz»

Kronika - Erredakzioa 2011ko api. 10a, 02:00

Inma Azevedo `El conquistador del fin del mundo´ programako partaide izateagatik egin da ezaguna. Hernaniarra da, Martindegikoa, eta nazionalitate Portugesa du. Lehiaketa azken txanpan da dagoeneko, eta Kronika berarekin bildu da, han bizitakoa jakiteko asmotan. Irabazlea izan den ala ez ezin du esan, baina Patagonian gertatutako gauza ugari azaldu ditu.

Nolatan aurkeztu zinen `El conquistador del fin del mundo´ realytira joateko kastinera?
Parte hartzen dugun guztiok bezala: etxeko sofatik ikusten nituen edizio guztiak, eta frogak pila bat gustatzen zitzaizkidan. Gainera, probak egiteko gai ikusten nuen neure burua. Beraz animatzea erabaki nuen, eta kastinetara hasi nintzen joaten. Aurtengoa aurkeztu naizen hirugarren aldia izan da.

Oraingo honetan, pasatzeko, zerbait berezia egin al zenuen?
Nire hirugarren kastina zela kontuan izanda, antzerki pixka bat egitea erabaki nuen, dena pixka bat exajeratuta kontatu nuen. ´Pasota` eta ´guay` itxura eman nuen. Eta egia esan, ez nuen kastina pasatzea espero, kriston sorpresa hartu nuen.

Zuen lehenengo irudiak Patagoniatik iristen dira. Baina, nolakoa izan zen bidaia?
Bilbon ezagutu nituen nire taldekideak. Ez genekien talde berekoak izango ginen ala ez, eta Argentinarako bidaia osoa elkarrekin egin genuen. Bi­daia ona egin genuen eta gure artean ondo konpondu ginen de­nak. Argentinara la­run­bat ba­tean iritsi ginen, eta astelehenera arte elkarrekin egon ginen han­go txabola batzuetan. Txa­bole­tan ginela, reporteroak ere ezagutu genituen.

Esperientzia esaten dutena bezain gogorra al da?
Bai, oso gogorra da!!! Akaso ez da esaten dutena bezain gogorra, tranpa batzuk badaude eta, baina oso gogorra da benetan. Hala ere pena merezi duela uste dut.

Beldur edo zure mugarik gainditu behar izan al duzu probaren batean?
Ez, aldez aurretik banekien egin behar nuen guztia egin beharko nuela, eta horretarako preparatuta joan nintzen. Fisikoki ez dut nire muga gainditu, baina psikologikoki limitean egon nintzen. Hala ere, lortu nuen aurrera jarraitzea.

Aurten hiru taldetan banatu zaituztete. Zure taldean, hasieratik, ez zintuzten guztiz onartu, batez ere, Janduk... Nondik zetorren arazoa? Ikusi ez genuen zerbait pasa al zen?
Ni ere ez nintzen ezertaz enteratu laugarren egunera arte. Ematen duenez, lehenengo frogara gindoazenean, komentatu nien, joan den urtean bezala egiten bazuten ni pertsona berriekin geldituko nintzela, hau da, janberriak eta freskoagoak etorriko zirelako. Joan den urtean, Guantanamo moduko batean egon ziren hasieran, eta gero bi taldetan banatu zituzten lehiakideak. Berak esan zidan horrek asko izorratu ziola, bai berari eta baita talde osoari ere. Gero besteekin hitz egin nuen, eta hauek nire komentarioa normala izan zela esan zidaten, eta ez zitzaiela inporta.

Beste taldekideek nahiz eta hori esan, ez zizuten babes askorik eman. Nola bizitu eta eraman zenuen egoera hori?
Egia esan, ez oso ondo. Baina azkenean beste erremediorik ez duzu, eta egoera batean egotera ohitu egiten zara... eta jasaten ikasten duzu... ondo edo gaizki ez dakit, ahal duzun hobekien jasaten duzu.

Juanito Oiartzabal kapitainaren babesa, tarteka, jaso zenuen. Kapitain ona izan al zen? Edo Korta edo Irati nahiago zenituen?
Dudarik gabe, hasieratik nahiago nuen beste kapitain bat tokatu izana. Juanitori esan nion eta hortik aurrera mania pixka bat hartu zidan: «Baietz, ondoko honek Korta nahiago duela», zioen, jajaja. Benetan, ziur nago, beste kapitain bat egon balitz gurekin nire esperientzia guztiz ezberdina izango zela.

Unifikazioarekin iritsi zen, nolabait, zure salbazioa. Lehiakide berriak, kapitain berria… hala ere, nominatu egin zintuzten lehenengo asanblean. Nola sentitu zinen? Zure lehengo taldekideen paktuaren ondorioa izan zela uste al duzu?
Lehenengo asanblean, ordura arte nire taldekide izan zirenen bi boto jaso nituen. Horiek ez nituen espero eta ez nuen batere ondo hartu. Berez paktu bat geneukan adostuta!!! Baina bueno... Bigarren asanbladan berriz, espero nituen. Ba­nekien nire taldekideen botoak berriz ere jasoko nituela, eta talde gorriko neskak ere niri botatzea espero nuen... beraien artean pakturik ez bazuten. Nire taldeko ahulena nintzela zioten ordura arte nire taldekide izandakoek, eta gorriko neskek horregatik ere nominatu ninduten; norbaitek duelora joan behar izanez gero, nire kontra lehiatzeko aukera izan zezaten. Gorriko neskek esan zidaten nire kontrako botoak Helenkak hala eskatuta eman zizkidatela.

Nominazio horri esker, hain zuzen, zioten bezain ahula ez zinela erakutsi zenuen. Zer sentitu zenuen proba irabazita? Eta kanpamentura iritsitakoan?
Proba irabazita, lehendabiziko sentsazioa poza izan zen, kriston poza. Eta gero ez dakit zer sentitu nuen... Kotxean, kanpamentura buelta negarrez egin nuen, sentsazio ugari nituen, eta ez nekien nola kanporatu!!! Ezin dut esplikatu, beldurra ere eman zidan sentsazio horiek izatea, aurretik ez bainituen inoiz sentitu.

Espero ez zenuen ongi-etorri bereziren bat egin ahal zizun baten batek?
Bai zera!!! Dena pentsatu bezala joan zen… beno ez, harritu ninduen bat egon zen, Dina. Lehendabizi nominatu egin ninduen, eta probatik itzuli nintzenean pozten zela esan zidan, bera ziur zegoela bueltatuko nintzela. Horri, nire herrian, faltsukeria deitzen zaio... nik ez nion kasurik egin!

Garaipenaren ostean, Kortaren expulsioa ere bizi izan zenuen. Nolako kapitain-lehiakidea izan zen Korta? Dioten bezain marmartia al da?
Marmartia kamara aurrean bakarrik da. Bestela, oso pertsona ona da. Guri pila bat lagundu zigun, janaria lortu zigun, txabola egiten lagundu zigun, aholku ugari eman zizkigun... Oso gustura egon nintzen berarekin eta bera joateak pena haundia eman zidan.

Eta Sr. Jeferekin nolako harremana izan zenuen? Anibalek benetako militarra ez zela esan zuen. Itxura besterik ez al zuen?
Nire ustez ere aktore bat zen, ez zen benetako militarra. Kortaren antzeko beste bat: kamara aurrean gogorra zen, baina gero gurekin normal hitz egiten zuen!!! Niri Guantana­moren antzera egotea ere ez zi­tzaidan gustatu, baina horraino iritsi ostean zer egin behar duzu? Martxa?

Hortza ere galdu zenuen inmunitate proban eta hala ere, gogotsu jarraitu zenuen.
Jajaja, nire hortza!!! Non egongo ote da… Etxeko sofan nik ikusi nuenean ere harritu egin nintzen... Kontua da, proba horretan ez nintzela bakarrik lehiatzen ari, eta ez nuen nire erruz azkenak geratzerik nahi. Lehiakidea aurrera eta atzera zebilen haragiarekin, eta nik ezin nuen geldirik egon.

Probaren ostean, Jandu eta Pasang-ek lehiaketa utzi zuten. Pena haundirik ez zenuen hartuko ezta?
Alderantziz!!! Gainera telebistan ere esan nuen; berdin zitzaidan nola aldegiten zuten; gauza zen, ni baino lehenago joatea!!!

Irabazi duzun edo noiz kanporatu zintuzten ezingo duzu esan, baina oraindik Inma luzerako al dugu?
Ezin dut ezer aurreratu; igandero ikusi beharko duzue noraino iristen naizen jakiteko!!! Hala ere, realitya eman dudala uste dut!

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!