«balorazioa oso ona da. Iaz Preferentera igota, aurten eutsi egin behar genion; eta lortu dugu. 12 taldek jokatu dugu, eta 9garren geratu gara, jaitsiera postutik 2,5 puntura». Jesus Navascues xake taldeko kideak pozik hitz egin dio Kronikari, xake denboraldia bukatuta. Bi taldeek lortu dute mailari eustea, eta bigarren taldeak, gainera, igoera play offa jokatu du. Hurrengo zitak: umeen txapelketa maiatzean, eta San Joanetako torneoa, ekainean.
Maila haundia
Hernani Ak maila haundiko taldeen kontra jokatu du aurten. «Neurketa batzuk irabaztea lortu dugu. 11 neurketatik 3 irabazi ditugu; 3 enpatatu; eta 4 galdu. Emaitza oso onak dira, lehenengo urterako». Datorren urtean ere mailari eustea izango dute helburu. Hernani Bk igoera fasea jokatu du aurten. «Berez, ligan 9garren bukatu dugu 16 taldetik. Igoera fasea jokatu dugu, eta horrekin, gustora».