Dantzari Txikien emanaldiarekin hasiko da gaur Dantzari Festa

Kronika - Erredakzioa 2011ko api. 9a, 02:00

Dantzari Festa gaur hasiko da eta festari hasiera emateaz ar­du­ratuko direnak, Dantzari Txikiak izango dira. Beraiek izango dira gaurko protagonistak. Eguer­di­an, esaterako, 12:30etan Ttarlaren dan­tzari txikienek ema­naldia es­kainiko dute Kaxkoko kaleetan barrena. Eta arratsaldean, Gipuz­koa­ko 6 he­rritako Dantzari Txi­ki­en emanaldia izango da, he­rri­ko ka­leetan barrena. Bertan izan­go dira Ttarla Hernaniko dantza tal­deko dantzariak, Egoi­par Mea­ka Irungo dantza taldekoak, Es­ko­la Donos­tiako dantza taldeko­ak, Tre­­beska Donostiako dantza tal­dekoak, As­ti­gar Astigarragako dan­tza talde­koak eta Ereintza Erren­teriako dan­tza taldekoak. Ema­naldia 17:00etan hasiko da.

Ikuskizuna, Biterin

Horrez gain, Infernuko Hauspoa ikus­kizunaz gozatzeko aukera izan­go da, Korrontzi & Oinkari tal­dearen eskutik. Ikuskizuna 20:00e­tan izango da, Biterin. Dantzari Festa apirilaren 16ra arte luzatuko da eta egunero izango dira ekin­tzak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!