«Babes Ofizialeko Etxebizitzak bizitza osorako izan daitezela bultzatuko dugu»

Kronika - Erredakzioa 2011ko api. 9a, 02:00

Aralar alderdiak, maia­tze­ko Udal hauteskundeetan Her­­naniko zerrendaburuak izango direnak eta berauek lan­duko du­ten programa aur­keztu zituen atzo. Ernesto Me­rino her­na­nia­rra izango da zerrendaburua, Donos­tial­de­ko zerrendaburu ere izan­go dena, eta Xabier Pe­ña­ga­ri­kano zerrendako biga­rre­na izan­go da; hernaniarra baita ere. Landuko duten progra­ma­ren barruan, Babes Ofi­zia­leko Etxe­bizitzek eta ba­tez ere, alo­kairu sozialekoek ga­rran­­tzia be­rezia dute. Hala azal­­du zu­en Merinok: «Poli­ki-po­liki lehen­tasuna eman behar zaie alokairu sozialeko etxebizitzei jabego pribatuko etxebizitza so­zialen gainetik. Herrian erai­ki­tzen diren etxe­bizitzen %80, gutxienez, ba­bes ofizialekoak iza­tea bul­tzatuko dugu eta ho­rietatik %50 gutxienez, alo­kai­ru so­zia­lekoak. Horrez gain, Ba­bes Ofizialeko Etxebizitzak bizi­tza osorako izan daite­zela bultzatuko dugu».

«Politika ezkertiar eta ausartak bultzatuko dituen Ezker Abertzalea»

Hernani herri anitza dela azal­du zuen Merinok eta aniztasun horretatik abiatu­ta, Ezker Abertzalea ulertze­ko eta garatzeko beste modu bat eskaini nahi dietela herri­tarrei: «Giza eskubide guz­tie­kin konprometitutako Ezker Abertzale integratzailea, he­rri­tarren eguneroko arazoei irtenbideak bilatuko dizkie­na eta politika ezkertiar eta ausartak bultzatuko dituena, hitzaren eta konbentzimen­dua­ren bitartez». Bide horretan, 8 arlo lan­du­ko dituzte, batez ere: etxe­bi­zitza, enplegua, gizarte zer­bitzuak, euskera, ingurume­na, kontratazio politika, par­taidetza eta berdintasuna. Enpleguari begira, Uda­lak langabezian dauden he­rri­tarrei lan merkatuan sar­tzen lagundu behar diela azpimarratu zuen Aralarre­ko zerrendaburuak: «izaera sozialagoa duten enpresa mo­tak sustatu eta babestu behar dira eta herriko mer­kataritza modu berezian la­gun­du», gaineratu zuen. Gizarte Zerbitzuei dago­kie­nean, ezberdintasun sozia­lak ahalik eta txikienak izatea da Aralarren helburua: «pro­po­sa­tzen dugu Eskubide So­zia­len Hernaniko Karta alda­rri­katzea». Eta euskerari lotu­ta, «herritar eleanitzez osatu­ta­ko Hernani euskaldunaren alde egiten dugu eta euske­ra­ren erabilera indartzeko, lan ho­rretan diharduten eragilee­kin elkarlana bultzatuko du­gu».

Atez Atekoa hobetzeko, inkestako iritziak baliatu

Ingurumen arloan, Atez Ate­koa ere izan zuten hizketagai. Aralarreko zerrendaburuek argi utzi zuten beronen alde­koak direla eta sistemarekin jarraitu behar dela, baina hobekuntzekin. Horretarako, Udalak egindako inkestan ateratako iritziez baliatu behar dela nabarmendu zuten. Horrez gain, bultzatu nahi dute «eraikin pu­bli­koe­tan energia berriztagarri­ak, eta osasungarria den eta kutsa­tzen ez duen garraioa».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!