Imanol Lizeaga lehendakari, eta beste lau kide, Batzorde Kudeatzailean

Kronika - Erredakzioa 2011ko api. 9a, 02:00

ereñotzuko Apaiz Etxe­an atzo sortu zen Batzorde Ku­deatzailea. Lehendakaria, Imanol Lizeaga izango da; beste lau kideak: Aritz Ze­rain, Izaskun Bengoetxea, Ana San­ta­kruz eta Paki Li­zeaga. Be­raz, Auzo Udala martxan has­teko moduan da. Dipu­ta­zioak izendatu du taldea, eta Adi­neko Mahaia ere sortu dute: Imanol Lizea­ga (zaha­rre­na), Izaskun Ben­goetxea (gaztee­na) eta Aitor Letu­rion­do (Di­pu­tazioak eza­rritako idaz­karia). Talde honek fun­tzio lanak egingo ditu, maia­tze­ko hau­tes­kun­deak bitartean.

Imanol Lizeaga: «Jende askori esker lortu dugu Auzo Udala»

Imanol Lizeagak ilusioz onar­tu zuen Lehendakari kar­gua. Batzordekideen ize­nean adierazi zuen, lanerako gogoz daudela, eta denen­tzako onura izango dela Auzo Udala: «bai Ereño­tzu­rentzat, eta bai Hernaniren­tzat». Horrez gain, eskerrak eman zizkien Auzo Udala sortzea posible egin duten guztiei: «amets hau lortzeko, askok izan dute partea: Ereñotzuko auzotar guztiek; Hernaniko Udalak, bai Go­bernu Taldeak eta bai oposi­zioak; Behemendi elkarteak... Apaiz Etxea egitea ere ez zen posible izango Gotzaitegiak lokala utzi izan ez baligu». Edurne Egaña Diputatuak honakoa adierazi zuen: «Ere­ñotzuk eta Hernaniko Uda­lak adostutako akordioa­ren baitan eta legeak ezartzen dituen baldintzak betez, ere­ñotzuarren eskaera historiko bati bide eman zaio».

Apaiz Etxea, erabat berritua

Auzo Udalaren egoitza Apaiz Etxea izango da. Erabat be­rri­tua dago, eta atzo ikusi zi­tuzten hiru pixuak. Haurren­tzako gunea, KZ gunea, Gi­zarte Langilearen bulegoa, eta Auzo Udaleko bulegoak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!