Udalekuak antolatuko ditu Doberak, uztailean, 12-15 urteko gazteentzat

Kronika - Erredakzioa 2011ko api. 8a, 02:00

Udalekuak antolatzea da Doberaren apustu berria, 2011 urtean: Lasarte-Oria eta Durangoko kideekin batera antolatu dute 10 eguneko ibilaldia: Bidartetik-Hondarribira.

Akanpaldi Ibiltariak; hau da, Uda­­­lekuak, 12-15 urteko gazteen­tzat. Hori da Dobera Euskera Elkartearen apustua, 2011 ur­tean. Adin horretako gazteentzat ez dago Udale­ku­rik Hernanin, eta hutsune hori bete nahi du aurten. Joan den ostiralean Ba­tza­rra egin zuen Doberak eta iaz­ko kontuak eta aur­ten­go egi­tasmoak azaldu zituz­ten. Eta Kronikako kontuak ere azaldu zituzten.

Bidart-Hondarribia, tipitapa
Udalekuak uztailean izango dira, eta beste herri batzue­ta­ko gazteak ezagutzeko au­ke­ra izango dute, 10 egunez. Du­rango eta Lasarte-Oriako eus­ke­ra elkarteekin batera antolatu ditu Udalekuak Do­berak.

Egitasmoetan, 600 lagun
Gutxi gorabehera, Dobe­ra­ko egitasmoetan 600 lagun in­gu­ru mugitzen dira, eta ho­rre­tarako 20 begirale eta la­gun­tzai­le dauzka. Betiko egi­tas­moez gain, 2010ean web orria berritu zuen Do­be­rak, eta blo­gen orria ere bai. Ho­rrez gain, Udala, euskaltegiak eta ikas­te­txeekin batera irudi bat kale­ratu dute: Euskera ari du.

‘Kronika.net’ gora
Hernaniko Kronikari buruz ere hitz egin zuten Batza­rrean. 10 urte bete zituen iaz Kronikak, eta oraindik indar­tzen ari da proiektua. Inter­ne­ten bisitari kopuruak gora egin du: eguneko 756 bisitari ditu www.kronika.net helbi­deak. 2011n interneten alda­ketak egingo dira, zerbitzua hobe­tze­ko. Paperean, Kro­ni­kak 8-16 orrialdeko aleak ate­ratzen se­giko du, eta koloreak ere gero eta garrantzi gehiago izatea nahi dute. Egoera ekonomikoak era­gin dio Kronikari ere. Azken bi urteetan, Foru Aldundiaren dirulaguntza %40 jaitsi zaio Kronikari. Autofinantziazioa, berriz, mantendu egin da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!