Gazara eskolako materiala bidaltzeko, azken bilketa eguna gaur

Kronika - Erredakzioa 2011ko api. 8a, 02:00

Gazarako Bidean egitasmoaren barruan, Gazarako neska mutilentzat kuaderno, arkatza eta euro bana kanpaina burutzen ari da Hernaniko Kooperazio Taldea eta gogorarazi duenez, materiala biltzeko azken eguna gaur da. Kaxa Biterin dago. Biltzen den materiala, udaberrian Gazara joango den II. Askatasunerako Flotaren bidez eramango zaie. Kooperazio Taldetik bilketan parte hartzera animatzen dituzte herritarrak.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!