UDABERRIA iritsi da, eta horrek eragin berezia du apirileko kultur agendan. Eguzkiaren eta eguraldi onaren ondorioz, hilabete honetan ekintza eta topaketa gehiago egingo dira aire librean. Bihar hasi eta hilaren 16ra bitartean esaterako, Dantzari Festa izango da herrian. Etzi adibidez, Euskal Herriko txoko guztietatik etorritako dantzariak, Hernaniko kale eta auzoetan barrena ibiliko dira, dantza erakustaldiak eskaintzen. Hilabete honetan baita ere, datorren asteburuan hain zuzen, Akordeoi topaketa izango da. Topaketa Atsegindegin egingo da, eguerdiko 13:00etan. Eta musikarekin jarraituz, hilabeteko kontzertu nagusia, Zopilotes Txirriaus taldeak eskainiko du, Tilosetan. Kontzertua 23:00etan hasiko da, eta Txotx denboraldiko ekintzen barruan dago. Honez gain, beste bi kontzertu ere izango dira apirilean: bat, Oñatiko Ganbarak bihar Milagrosan emango duena; eta bestea Musika Bandak 17an, arkupetan, eskainiko duena.
Munduko jakiak,
Plaza Berrin
Hilabete honetako beste ekintza nagusia AMHERek antolatzen duen kultura ezberdinetako dastatze gastronomikoa da. Aurten ere herritar ugari espero dira, hilaren 17an, Plaza Berrin.
Eta nola ez, ohikoak diren ekintzak ere ez dira faltako apirilean: literatur solasaldietan bi liburu izango dira aztergai: Tango urdina eta La mancha humana; erakusketa euskal jantzien ingurukoa izango da; eta Gazte Txokoan tailerrak ez dira faltako.
Martxoko Agenda
Apirilak 8: Koruen Eguna. Kantuz Abesbatza, Ozenki Abesbatza, Hernani Musika Eskola Publikoko Abesbatza. Axeri taldeak antolatuta. Atsegindegin, 19:30etan.
Apirilak 9: Kalez Kale Kantari. Plaza Berrin, 12:00etan.
Apirilak 9: Oñatiko Ganbara Txiki abesbatzaren kontzertua. Milagrosan, 19:00etan.
Apirilak 9-16: XVI. Dantzari Festa. San Joan Konpartsak
antolatuta.
Apirilak 16: VIII. Akordeoi Topaketa. Atsegindegin, 13:00etan.
Apirilak 17: Kultura Antzeko Dastatze Gastronomikoa. Amherrek antolatuta. Plaza Berrin, 12:00etan.
hernaniko musika bandak 150 urte
Apirilak 17: Hernaniko Musika Banda, Udaleko arkupetan, 13:00etan.
txotx denboraldia
Apirilak 16: Zopilotes Txirriaus
taldearen kontzertua, Tilosetan..
literatur
solasaldiak
Apirilak 12: Tango Urdina
liburua, Aitziber Etxeberriarena. Ane Mayozekin, Liburutegian, 19:30etan.
Apirilak 13: La mancha humana, Philip Roth idazlearena. Jose Luis Canchorekin, Udal Liburutegian, 19:30etan.
erakusketak
Apirilak 11-15: Euskal Jantzien erakusketa. San Joan Konpartsak antolatuta, Biterin, 17:00etatik 20:00etara.
gazte txokoa
Apirilak 3: Minigolfera irteera..
Apirilak 13-14: CD gordailua.
Apirilak 9-10: Olinpiadak.
Apirilak 27-28: 3 dimentsioko koadernoak.
Apirilak 29: Punteria jokoak.