Amnistiaren Aldeko Mugimenduak deituta, enkartelada izango da gaur, herrian barrena, Errepresaliatuak etxera! lelopean. Gudarien plazatik abiatuko dira 20:00etan. Ostiralero bezala, herritarrei dei egiten diete kalera ateratzeko. Horrez gain, AAMk jakinarazi du, herriko bi preso espetxez aldatu dituztela; hain zuzen, Jose Luis Camacho eta Josune Balda Alcala (Madril) espetxetik Valentziara eraman dituzte.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!