Ereñotzuko Auzo Udaleko Batzorde Kudeatzailea ofizialki osatzeko ekitaldia izango da gaur, 13:30etan, Auzo Udalaren egoitzan eta praktikan, martxan jarriko da. Auzo Udaletik jakinarazi dutenez, «urte askotako ahaleginaren ondoren, aste honetan Auzo Udalaren tramitazioa ustekabean azkartu da». Ekitaldia irekia izango da eta bertan izango dira Gipuzkoako Foru Aldundiko eta Hernaniko Udaleko ordezkariak.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!