Koruen Eguna izango da gaur, Hernanin. Lehenengo aldiz, herriko ia koru guztiek batera abestuko dute. Bost abesbatzetatik lauk hartuko dute parte, hain zuzen: Goiz Eguzki, Musika Eskola, Ozenki eta Kantuz abesbatzek. Parrokiko Abesbatza faltako litzateke. Guztira, 16 abesti interpretatuko dituzte. Goiz Eguzkik lau abestuko ditu, Javier Zubimendik zuzenduta; Musika Eskolak hiru abesti, Garbiñe Orbegozok zuzenduta; Ozenkik beste hiru abesti, Imanol Kamioren zuzendaritzapean; eta Kantuzek ere beste hiru abesti, Igor Arroyorekin. Emanaldia bukatzeko lau koruek batera, hiru abesti eskainiko dituzte. Emanaldia 19:30etan izango da Atsegindegin. Hernaniko koruen topaketa hori, Korrika Kulturalaren barruko ekintza da eta Axeri taldeak antolatu du, Hernaniko Udalaren babesarekin.
Gazteei animatzeko deia
Orain dela 20 urtera arte Parrokiko Abesbatza bakarrik aritu zen herrian, Kantuz sortu zen arte. Egun, bost abesbatza daude eta 200 bat lagun inguru ari dira kantuan Hernanin, baina gutxi dira gazteak, antolatzaileek nabarmendu dutenez. Hori horrela, gaurko emanaldian mezu bat ere transmititu nahi diete gazteei: «polita dela, giro ederra dagoela eta animatu daitezela abesbatzek jarraipena izan dezaten».
EGITARAUA
1.- GOIZ EGUZKI abesbatza
‘Txakolin’ J.L. Blasco
‘Goizeko Izarra’ Santesteban
‘Euskararen Garra’ Jo Maris
‘Azken Dantza’ Pantxo eta Peio Zuzendaria: Javier Zubimendi
2.- ‘Hernani’ Musika Eskolako abesbatza
‘Xurian Zuri’ Mold J. Guerrero
‘Axuri Beltza’ J. Busto
‘Xalbadoren heriotza’ X. Lete Zuzendaria: Garbiñe Orbegozo
3.- OZENKI abesbatza
‘Beti maite’ E. Mocoroa
‘Xauli xauli’ T. Garbizu
‘Kantu kantari’ I. Kamio Zuzendaria: Imanol Kamio
4.- KANTUZ abesbatza
‘Nahi zuya yin?’ Sorozabal
‘Saratarra’ J.M. Bastida
‘Illunabarra’ Mocoroa Zuzendaria: Igor Arroyo
5.- DENAK BATERA
‘Signun’ T. Tosato
‘Euskalerriko’ Zapiain
‘Euskara plazara’