Apirilean galarazita, Andoaingo Bazkardo eta Sorabilla auzoen artean N-1 erabiltzea

Kronika - Erredakzioa 2011ko api. 10a, 02:00

Donostiatik Tolosara norabidean, N-1 errepidean doazen txirrindulariek ezingo dute Andoaingo Bazkardo eta Sorabilla auzoen artean ibili, apirilean zehar, obrak direla eta. Azaldu dutenez, hernaniarrentzat, onena da, Urnieta-Andoain errepide zaharra erabiltzea eta Andoain herrigunea zeharkatzea, Sorabillako N-1eko sarbidera iritsi arte. Herrigunea zeharkatzeko, Leizotzetik Goikoplazara igo behar da. Galarazpena Donostia-Tolosa norabidean bakarrik dago; kontrara ez.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!