«Garbitaniak egindako kontratazioei buruzko informazioa eskatzen dugu»

Kronika - Erredakzioa 2011ko api. 7a, 02:00

«Garbitania enpresa pu­bli­koak egin dituen kontratazioen prozedurari buruzko in­form­a­zioa eskatzen dugu, tartean, Usurbilen ANVko zi­negotzi eta San Marko Man­­komuni­ta­teko lehendakariorde izanda­koa­re­na, Ima­­nol Azpiroz jau­na­rena», halaxe azaldu zuten atzo pren­tsaurrean, Hernani, Usur­bil eta Oiar­tzungo Ha­mai­kaba­te­ko or­dezkariek: Iñaki Arra­ti­­bel, Luis Ma­ri Ormaetxea eta Xanet Aro­zena. Otsai­lean in­for­mazio hori es­ka­tu zutela ja­ki­narazi zuten eta ez dutela eran­tzunik jaso. Garbitania sor­tu zenetik informazio falta eta iluntasuna direla nagusi, gaineratu zuten.

«Azpiroz jaunak bere burua kontratatu duen
susmoa daukagu»

Ezagutu dituzten kontratazio­en artetik, Imanol Azpirozenak ha­rridura sortu diela azaldu zuten eta susmoa dutela Az­piro­zek be­re burua kontratatu ote duen edo bere kontseilari izaera bere burua kontratatzeko erabili ote duen. «Azpiroz Gar­bitaniako administrazio kon­­tseiluko kide da eta bereziki egoera honek behartzen gai­t­u, honen eta besteen kontratazioei buruzko in­for­mazioa es­ka­tzera». Hamai­ka­ba­te­ko ordezkariek argi utzi zuten, informazio guztia lortu arte, ez dutela etsiko.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!