Iparburu baserria erre zen atzo.

Kronika - Erredakzioa 2011ko api. 7a, 02:00

Osiñaga auzoko Iparburu baserria guztiz erre zen atzo goizaldean. Ertzaintzak azaldutakoaren arabera, sutea goizaldeko 03:30ak aldean piztu zen eta hiru ordu behar izan zituzten suhiltzaileek sua itzaltzeko. Ez dakite zerk eragin duen. Jabearen ilobak azaldu duenez, ez daki zeinek eta zergatik, «baina norbaitek eman dio su. Azken aldian zenbait txarkeri egin dizkigutelako bertan».
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!