Lau lasterketa ezberdinetan hartuko dute parte gaur, Hernaniko korrikalariek. Batzuk, Donostia-Hondarribia Mendi Lasterketan hartuko dute parte (29,5km) eta 2h30’ eta 3h artean bukatzea dute helburu. Beste batzuk, Orioko Mendi Lasterketan izango dira (18km), eta Donostiako Arcco Herri Krosa korrituko duenik ere izango da (9km). Horrez gain, Sergio Roman Eibarren izango da 5km-ko lasterketan eta bere asmoa Hernani taldeak ezarritako marka hobetzea izango da. Marka hori, 15’15’’, 1967 urtekoa da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!