Beriainen azaldutako emakumearen erahilketa salatzeko kontzentrazioa, gaur

Kronika - Erredakzioa 2011ko api. 6a, 02:00

Beriainen, 22 urteko emakume baten gorpua aurkitu zuten astelehen goizean eta erahilketa salatzeko kontzentrazioa deitu dute gaur, Udaleko Berdintasun Kontseiluak eta Txoko Feministak. Plaza Berrin izango da 19:30etan. Euskal Herrian emakume bat erahila den bakoi­tzean jarriko dute erantzuna martxan, hau da, notizia publiko egin eta 24 ordutara egingo dute kontzentrazioa, gaurko kasuan bezala. Erasoen aurka mugitzeko dei egiten diete herritarrei.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!