Arantzazura erromesaldian joateko, izena emateko aukera gaur

Kronika - Erredakzioa 2011ko api. 6a, 02:00

Donostiako Elizbarrutiak hitzordua du Arantzazun Erramu bezperan, hau da, apirilaren 16an, larunbatean. Eta izena emateko aukera dago gaur. San Joan Bataiatzailea parrokiko bulegora jo behar da, 19:30etatik 20:30etara. Apirilaren 11 eta 12an ere izango da aukera. Prezioa: 13 euro. Oinez igotzeko zailtasunak dituztenen­tzat, Oñatitik autobusean igotzeko aukera izango da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!