Ion Sarasola Etxeberria hernaniarra, Euskal Herriko Mendi Eskiko Kopan hirugarren izan da. Joan den asteburuan bukatu den zirkuitua, 3 lasterketez osatua izan da. Urtarrilean, Altitoy Opena jokatu zen Luz Ardieneko inguruetan; otsailean, Luchoneko Challenga ospatu zen eta pasa den asteburuan, Andres De Regil Saria Picos de Europan. Hiru lasterketetako emaitzak kontuan hartuta jaso du garaikurra Sarasolak.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!