Hernaniarrak, punta-puntan

Kronika - Erredakzioa 2011ko api. 6a, 02:00

Maitane Danborenak bi final eta semifinal bat jokatu ditu; Mañel Aizpuruak final eta semifinal bana; eta Olatz Altunak semifinal bat.

Maitane Danborena, Ma­ñel Aizpurua eta Olatz Al­tu­na igerilari hernaniarrek Es­painiako Absolutu Txapel­keta jokatu berri dute eta punta-puntako igerilariak direla erakutsi dute. Batez ere, nabarmentzekoa izan da Danborenak egin duen txapelketa; izan ere, jubeniletatik seniorretara oraintxe pasa da eta sekulako maila eman du: 100 m bizkar estiloan finala jokatu zuen eta 10ga­rren postua lortu zuen 1:06.30eko denborarekin; 200 m bizkarrean ere finalera pasa zen eta 13garren egin zuen, 2:22.77ko denborarekin; 50 m bizkarrean, berriz, semifinaletara pasa zen. Aizpuruak ere finalerako pasea lortu zuen 200 m libre estiloan eta 16garren postua lortu zuen 1:54.68ko denborarekin. Horrez gain, semifinaletara pasa zen 100 m librean. Altuna 50 m libre estiloan ederki moldatu zen eta semifinaletara pasa zen.


Taldeen Kopa, ostiraletik igandera
Ostiraletik igandera bitarte, Ohorezko Mailako Taldeen Espainiako Kopa jokatuko da Sabadellen eta bertan izango da Mañel Aizpurua, Bardulia taldearekin. Talde­ak gorengo mailari eustea du helburu.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!