Aste Santu bueltan, trafiko aldaketak martxan jarriko dira Hernanin eta ordurako guztia prest izateko, lanean ari da Udala. Aldaketen berri emateko aplikazio multimedia ere jarri du Biterin eta Udalaren webgunean www.hernani.net. Aplikazio multimedia horren bidez, herriko bideetan, aparkalekuetan nahiz autobus eta taxi geltokietan egingo diren aldaketak azaltzeaz gainera, toki batetik bestera iristeko biderik egokiena zein den adierazten da, simulazio hipotetikoen bidez.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!