‘Ejercitos en las calles’ liburu aurkezpena gaur, errepresioari buruzko jardunaldietan

Kronika - Erredakzioa 2011ko api. 5a, 02:00

Ikatza kolektiboak errepresioa eta kartzelari buruzko jardunaldiak antolatu ditu apirilan zehar eta gaur izango da lehenengo jardunaldia. Ejercitos en las calles liburuaren aurkezpena izango da. NATOren Urban Operations in the year 2010 txostenaren inguruko gaiei buruz hitz egingo du liburuaren egileak, hau da, gizarte okzidentaletako militarizazio hazkuntzari buruz. Hitzaldia 19:30etan izango da Kontrakantxa gaztetxean.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!