Umorez nola bizi ikasteko aukera, asteburuan

Kronika - Erredakzioa 2011ko api. 5a, 02:00

Emakumeentzako Ja­be­tze Eskolaren barruan, Umo­rez gozatu! izeneko ikastaroa antolatu du Udaleko Ber­din­tasun Sailak, asteburu honetan. Bertan, umorez nola bizi ikasteko aukera izango da Virginia Imazekin. Gazte­leraz izango da.
Izena emateko aukera badago oraindik; ostegunera arte egongo da epea zabalik. Interesa duen edozein emakume apuntatu daiteke, baina plaza mugatuak dira. Izena emateko Berdintasun Sailera jo behar da: San­diusterri kalea 1, behea; 943 337 017/943 336 802; edo irantzu-j@hernani.net.

Ikastaroa, goiz eta arratsalde
Ikastaroa 18 ordukoa da. Larunbat eta igandean, goiz eta arratsaldez izango da: 09:00etatik 14:00etara eta 15:30etatik 19:30etara. Prezioa, berriz, 48 euro da, baina 30 euro itzuliko zaie gutxienez %80ko asistentzia duten ikasleei, hau da, 15 orduz aritu direnei, gutxi gorabehera.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!